Gizartea

Ekainaren 1ean egingo dute Euskal Eskola Publikoaren aldeko 23. jaia, Balmasedan

Enkarterrian euskara indartzea da festa bertara eramateko helburuetako bat.

Mendia eskolako haurrak. M. R., ARP
Maite Asensio Lozano.
2014ko urtarrilaren 22a
12:56
Entzun

Bizkaira itzuliko da aurten Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia: Balmasedan egingo dute, ekainaren 1ean. Mendia ikastetxeak antolatuta, Gorantz goaz, GO GO! leloa izango du; horren bidez, sistema publikoa gorantz gogoz doala irudikatu nahi dute, EHIGEko presidente Carlos Lopezek azaldu duenez: “Urtetik urtera, gure eredua aukeratzen duten familien kopuruak gora egiten du, horregatik behar ditugu azpiegitura gehiago”.

Enkarterrian euskararen irakaskuntza eta erabilera indartzea da festa Balmasedara eramateko beste arrazoietako bat: “Ikasleen bi heren sare publikoan euskaldundu ditugu”. Gaur Bilbon egindako aurkezpenean aurreratu dutenez, Siroka taldea ari da jairako abestia prestatzen, Aitor Urrutia bertsolariaren hitzak baliatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.