ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Ekainaren 21eko ekitaldietara joatera deitu du Ibarretxek

Euskal Herria "munduko plazan" kokatzea helburutzat jo du Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak. [Youtube]https://youtu.be/Q1kNlNb7LZg[/Youtube]

2015eko ekainaren 14a
15:59
Entzun

Datorren iganderako antolatu ditu hainbat ekitaldi Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak. Baionan, Gasteizen, Iruñean, Bilbon eta Donostin, mobilizazio jendetsuak egin nahi dituzte egun horretan zehar.

Hainbat eragilek azaldu dute atxikimendua ekitaldiekiko; esaterako, EAJ, EH Bildu, ELA eta LABek. Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak bideo bat sareratu du, bertara joateko deia luzatuz: "Alderdien gainetik, oso inportantea da Euskal Herria, gure kultura eta gure hizkuntza munduko plazan kokatzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.