Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak, Sortzen-Ikasbatuaz Elkarteak eta Udalbiltzak ekainean emango diote azkeneko onespena euskal curriculumari. Hain zuzen, ekainaren 21ean egingo dute batzar nagusia, eta orduan onartuko dute. Datozen asteetan horra begira proposamenari buruzko azkeneko hausnarketa "zabala" egingo dute ikastetxeekin eta eragileekin.
Euskal curriculuma "Euskal Herri osorako espezifikoa, oinarrizkoa eta komuna" izango dela diote. "Helburua, Euskal Herriko ikastetxeek, nahiz eta ezberdinak izan, elkarrekin daukatena eta bereziki eduki nahi dutena adostea da".
Hezkuntza
Ekainean onartuko dute euskal curriculuma
Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak, Sortzen-Ikasbatuazek eta Udalbiltzak emango diote azkeneko onespena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu