Ekainera bitartean, 36 langile hil dira lan ezbeharrean Hegoaldean

Etorkizunean lan istripuen arloko fiskal berezi bat sortzea hitzartu dute Jaurlaritzak eta Fiskaltzak

Erredakzioa
2006ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Estatistika hotzek Hego Euskal Herrian lan munduan bizi den tragedia azaltzen dute, lanean daudela, edo lanera bidean doazela, langile askok bizia galtzen baitute. Aurten, Hego Euskal Herrian, urtarriletik ekainera 36 langile hil dira ,gutxienez, iaz epe berean baino 19 langile gutxiago -Nafarroaren kasuan maiatza arteko datuak dira-.

Lan istripu hilgarriek behera egin arren, kontua hartu behar da iaz ezbehar ugari izan zirela oro har. 2004ko datuekin alderatuz gero, aurtengo datuek parean jarraitzen dute. Urteak joan, urteak etorri lan istripuek ez dutela beherakada nabarmenik izaten. Adierazgarria da adibidez, hala industrian(7) nola eraikuntzan (8) izan den istripu kopuru handia.

Joseba Azkarraga EAEko Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuak hitzarmena sinatu zuen Juan Manuel Oña lan istripuen arloko fiskalen koordinatzailearekin. Akordioak etorkizunean lan istripuetan espezializatuko den fiskal bat izendatzeko aukera jasotzen du. Beste helburuetako bat da Osalanen eta Fiskaltzaren arteko koordinazioa hobetzea legea betetzen ez dutenekin, «behar denean» ardurak eskatu ahal izateko.Lan baldintzen eta arriskuen prebentzioaren inguruan fiskalek duten ezagutza ere hobetuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.