EUSKAL HERRIA

Ekaitz Samaniego bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du Auzitegi Nazionalak

Gaztea itxialdian da Gasteizko Los Angeles elizan. Espainiako Auzitegiak zortzi urteko kartzela zigorra ezarri dio, ustez Segiko kide izateagatik eta kale eraso batean parte hartzeagatik. Egunotan elkartasun adierazpen ugari jaso ditu gazteak, gizarte eragile, kultura, politika eta sindikatuetako ordezkari ugari bertaratu dira.

2011ko abenduaren 30a
18:07
Entzun

Ekaitz Samaniego bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du Auzitegi Nazionalak. Gaztea itxialdian da Gasteizko Los Angeles elizan. Hirurogeita hamar bat lagun inguruk itxialdia hasi zuten astelehenean Samaniego babesteko. Gaztea ere bertan da, eta hainbat lagun kateatuta daude berarekin, bila badoazkio eraman dezaten eragozteko. Hain zuzen ere bihar amaituko dute Samaniegoren aldeko itxialdia. 

Egunotan elkartasun adierazpen ugari jaso ditu gazteak, gizarte eragile, kultura, politika eta sindikatuetako ordezkari ugari bertaratu dira.

Samaniegori zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak, ustez Segi gazte erakundeko kide izateagatik eta 2009an kale eraso batean parte hartu izanagatik. Baina Samaniegok ukatu egin ditu salaketak, eta defentsak, berriz, haren aurkako frogarik ez dagoela berretsi zuen. Hala ere, une batetik bestera atxilo dezakete, zigorra betearazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.