ELUR EKAITZA. GARRAIOA
Ekaitzak ez du arazorik sortu aireportuetan
Elur ekaitzak garraiobide gehienetan eragina izan badu ere, Euskal Herritik ateratzen diren edo Euskal Herrira iristen diren hegazkinek ez dute arazorik izan. Loiuko (Bizkaia), Forondako (Araba), Hondarribiko (Gipuzkoa), Noaingo (Nafarroa) eta Miarritzeko (Lapurdi) aireportuetako arduradunek adierazi zutenez, ez dute hegaldirik bertan behera utzi edo atzeratu behar izan. Noaingo aireportuan hainbat arazo izan zituzten elur ekaitzaren aurretik eguraldiaren ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu