Irudia. Gasteiz
EKARPENA AITORTZEKO ESKATU DUTE
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako migratzaile elkarteetako ordezkaritza bat bildu zen atzo Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin. Herritar berrien manifestua eman zioten Lopezi, eta, besteak beste, pertsona guztientzako osasun zerbitzua defendatzeko eskatu zioten. Manifestuan, adierazi dute migratzaileek hazkundeari eta garapenari egiten dioten ekarpena aitortu beharrekoa dela. Amerika, Afrika eta Asiako 50 bat lagun joan ziren bilerara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu