Nazio eztabaidaguneko webgunean ekarpenak egiteko aukera zabalik dagoela gogoratu dute gaur Eibarren Maite Aristegi eta Martin Aranburu Nazio eztabaidaguneko talde sustatzaileko kideek. 200 lagun inguru hurbildu dira gaurko bilkurara, etaGatazka Konponbiderako Proposamenaren eta Nazio Eraikuntzarako Proposamenaren inguruan eztabaidatu dute.
Martxoaren 27an Batzar Orokorra egingo dute Donostian jasotako ekarpenen berri emateko.
Nazio eztabaidagunea
Ekarpenak egiteko aukera webgunean zabalik dagoela gogoratu dute
Maite Aristegi eta Martin Aranburu Nazio eztabaidaguneko talde sustatzaileko kideek adierazi dutenez, Gatazkaren Konponbiderako proposamenari eta Nazio Eraikuntzarako proposamenari ekarpenak egiteko aukera zabalik dago horretarako prestatuta dagoen webgunean. Gaur bigarren Ekarpen Foroa egin dute Eibarren, eta aipatu bi dokumentu horien gainean eztabaidan jardun dute. 200 lagun inguru bildu dira gaurko batzarrean. Martxoaren 27an Batzar Orokorra egingo dute Donostian jasotako ekarpenen berri emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu