Ekarpenak hilaren 31rako jaso nahi ditu lantaldeak
Bakerako eta elkarbizitzarako lantaldeak bigarren bilera egin zuen atzo, eta bertan alderdi, koalizio, erakunde eta elkarteei ekarpenak egiteko eskaera nola egin adostu zuten. Proposamenak hilaren 31 baino lehen bidaltzeko eskatuko diete eragileei. Hartarako, lanerako jarraibide proposamen bat bidaliko diete, ekarpenak egiteko gidoi moduan.Besteak beste, bake justu baterako printzipioak zehaztea, memoriarako politikei heltzeko proposamenak egitea etaespetxe politika berrirako neurriak proposatzea eskatuko diete. Horrez gain, lantaldeak datorren astean aztertuko ditu agerraldi proposamenak. Jesus Loza Jaurlaritzako memoriarako agintariaren agerraldia tramiterako onartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu