Ekimena amaitzean ebatziko dute Haur Etxeen etorkizuna

2012ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Haur Etxeen egitasmoa 2012 amaieran bukatuko da, eta orduan aztertuko du Eusko Jaurlaritzak egitasmoarekin jarraitu edo ez. Eusko Legebiltzarrean hitz egin zuen atzo Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, eta, jakinarazi zuenez, Jaurlaritzak ez du espero egitasmoarekin jarraitzea. 0 eta 3 urte bitarteko umeak haur eskoletara eramatea da Jaurlaritzaren asmoa, Zelaaren arabera. Haur Etxeen ekimena iaz abiatu zuten; EAko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabalaren iritziz, egitasmoa urtebetera amaitutzat jotzeak agerian uzten du Jaurlaritza «alderoka» dabilela. Programa bertan behera uztearekin bat dator Agirrezabala, baina Jaurlaritza «inprobisatzen» ari dela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.