Unai Hernandezen abokatu Alfonso Zenonek hori absolbitzeko eskatu du gaur Espainiako Epaitegi Gorenean Ekin jada ez dela existitzen argudiatuta. "Gaur egungo egoera" eta Ekinek desegitea aintzat hartzeko eskatu du Zenonek, eta existitzen ez den erakunde bateko kide izateagatik ezin dela inor zigortu azaldu du.
Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak Hernandezi, Ekineko kide izatea leporatuta, eta helegitea aztertzen ari da Gorena. Fiskaltak, ordea, zigor eskaera berresteko eskatu du, "bestelakoak" aintzat hartu gabe. AVT elkarteko ordezkariak esan du Ekin desegiteak ez duela auziarekin zerikusia.