#stopgorrotoarendiskurtsoari

Ekin sare sozialetako gorrotoaren kontra

[YouTube]https://youtu.be/9JVfqFUxROM[/YouTube]

2016ko maiatzaren 10a
12:53
Entzun

Gorrotoaren sustapena eta gorroto krimenak zuzenean daude lotuta. Esaldi horrekin abiatzen du SOS Arrazakeriak gorrotoaren diskurtsoaren kontra abiatu duen kanpainaren oharra. "Hitzek eragina dute eta maiz talde gutxituen eta etorkinen kontra erabiltzen diren armak bilaka daitezke sare sozialetan", gaineratzen du. Gipuzkoako SOS Arrazakeria Europako PRISM egitasmoan parte hartzen ari da, eta horren barruan BERRIA Taldearekin hitzarmen bat sinatu du kanpaina zabaltzen laguntzeko.

Europako hainbat herrialdeetako hedabideekin ari dira egiten PRISM egitasmoa, eta helburua da sare sozialetako gorrotoaren diskurtsoak atzeman, ekidin eta aurre egitea. BERRIAz gain, Italia, Frantzia, Errumania, Erresuma Batua eta Espainiako hedabideak ari dira parte hartzen. Sare sozialetan gorrotoaren diskurtsoari aurre egiteko hashtag bat eta hainbat mezu zabaldu nahi dituzte:

1. RT Interneten intolerantzia eta arrazakeriaren kontra #stopgorrotoarendiskurtsoari

2. Partekatu bideoa intolerantzia adierazpenak deusezteko #stopgorrotoarendiskurtsoari

3. Hitzak armak dira RT gorrotoaren diskurtsoa borrokatzeko #stophatespeech

4. Jarrai gaitzazu internet gune hobeagoa bihurtzeko #stopgorrotoarendiskurtsoari

5. Partekatu gure kanpaina internet gune inklusiboa izateko #stopgorrotoarendiskurtsoari

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.