Ekologista Martxan taldeko kideek Ertzaintzari naturaren aurkako delituak ikertzeko sail berezi bat sortzeko eskatu dio. Talde ekologistaren arabera, "Guardia Zibilak delitu ekologikoak ikertzeko Semprona taldea duen bezala, Ertzaintzak talde berezi bat sortu beharko luke". Hori egin ezean "delitu ekologikoak argitu gabe geratzen dira", nabarmendu dute.
Delitu ekologikoak argitu gabe geratzen direla frogatzeko Araban gertatuko kasu bat aipatu dute Ekologistak Martxan taldekoek. "Gizon bat mendi bati su ematen ikusi eta Ertzaintzari horren berri eman zion herritar batek. Ertzaintzak, ordea, hori basozainen kontua zela esan zioten. Gertaera horretatik sei hilabete pasatu dira eta kasua oraindik ez da argitu".
Gizartea
Ekologistak Martxan taldeak naturaren aurkako delituak ikertzeko sail berezi bat sortzeko eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu