Ekologistak pozik, langileak kexu

mikel p ansa
2012ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Garoñako zentral nuklearra itxitzat jo dute Araba Garoñarik Gabe eta Greenpeace taldeek. Biek ala biek eskerrak eta zorionak eman dizkiete zentralaren aurka borroka egin dutenei, eta Garoña ixtea «garaipena» izan dela adierazi dute. CSNk Nuclenor zentralaren jabeari ixteko agiriak eskatu zizkion herenegun. Araba Garoñarik Gabe taldeak nabarmendu du zentralak dituen segurtasun arazoei aurre egiteko beharrezko inbertsioetan dirua ez gastatzeagatik itxiko dela zentrala, eta kezka agertu du egungo arriskuarekin. Desmuntatzeko lanen kostuak ez lukeela herritarren bizkar egon behar ere esan du. Greenpeacek, berriz, energia nuklearrak «porrot» egin duen seinaletzat aurkeztu du Garoñaren itxiera. Energia eredua aldatzeko urratsak egiteko eskatu du.

Garoñako zentral nuklearreko langileek, berriz, konponbide bat eskatu dute, plantak lanean jarrai dezan. Espainiako Gobernua eta enpresaren jabea jarraitzearen aldeko badira, akordio bat egitea galdegin die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.