Greenpeace eta Ekologistak Martxan taldeek auzitara joko dute CHE Ebroko Ur Konfederazioaren aurka, ez duelakoan kontrolatu Garoñako zentral nuklearrak (Burgos, Espainia) nola igotzen duen ibaiko uren tenperatura. Greenpeacek asteon agertutako ikerketa baten arabera, 15 gradu berotzen du Garoñak Ebroko ura; —gehienez hiru gradu berotzeko baimena dauka—. Modu «irregularrean» jokatzea egotzi diote konfederazioari, bere kabuz ez dituelakoan egin ikerketak Ebroko uraren tenperaturaren inguruan.
Garoñako hozte sistemaren ezinek eragiten dute Ebro berotzea, Greenpeaceren arabera. Horren erakusgarri jarri dute ibaian ageri den tenperatura aldaketa: 5 gradutik 21era egiten du Ebrok, zazpi kilometroko tarte eskasean. Garoñak hozte sistema kaskarra duela diote ekologistek, eta arriskutsua dela hori. Manifestazioa egin zuten atzo Burgosen, Espainian, zentrala ixtearen alde.
Ekologistek CHE salatuko dute, Ebron ura zenbat berotzen den ez duelakoan ikertu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu