Euskarazko Komunikazio Taldeak (EKT) larunbat honetan egingo du akziodunen urteko ohiko batzarra, Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusian. 10:00etan hasiko da. EKTko akziodunek egun hauetan jaso dituzte deialdia eta 2009ko jarduerari buruzko txostena.
Administrazio Kontseiluaren ustez, garrantzitsua da akziodunen batzarrean parte hartzea. Joaterik ez duenari, Joxean Lizarribar Administrazio Kontseiluko lehendakariaren izenean ordezkapenerako agiria betetzeko eskatu dio. Edozer dela ere, akziodunek aurretik hona jo dezakete: 943 304 345 telefono zenbakira edi [email protected] helbidera.
Aurtengo kudeaketa planaren eta aurrekontuen aurkezpena ere egingo du Euskarazko Komunikazio Taldeak larunbateko batzarrean.
EKTk 24.000 akziodunetik gora dauzka. 2003an sortu zuten enpresa. BERRIA egunkaria, BERRIA.INFO webgunea, Iragarri agentzia komertziala, Etxeraino banaketa zerbitzua, Jarduna administrazio enpresa eta Bertako Hedabideak herri informazioaren enpresa hartzen ditu. Halaber, parte hartzen du beste eragile batzuekin Hitza, iragarkilaburrak.com eta Hamaika Telebista proiektuetan.
komunikabideak
EKTko akziodunen batzarra, larunbatean
10:00etan hasiko da, Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu