Arratsaldeko 16:00etan hasi dute EKTko langileek ordubeteko elkarretaratea, Martin Ugalde Kultur Parkearen atarian. Ordu erdi ingururen buruan Ertzaintzaren hiru furgoneta heldu dira. Hogei bat ertzain jaitsi dira barrutik, istiluekin kontrako jantziekin eta armekin, eta elkarretaratzean zeuden langileen inguruan ezarri dira. Une batean, errepideko trafikoa ere eten dute.
Pankartari eusten zioten sei lagunei identifikatzeko eskatu diete. Ondoren, "baimenik gabeko elkarretaratzea" zela hura esan diete, eta argitze-agiria zabaldutako dutela beren kontra. Hogei bat minutuz egon dira ertzainak elkarretaratea zaintzen, eta denbora horretan guztian bilduta zeuden langileen argazki ugari atera dituzte, argazki kamerekin ez ezik, baita eskuko telefonoekin ere.
EKTko langileen batzarrak sakabanaketaren aurkako eta konponbide demokratikoaren aldeko deialdiarekin bat egitea erabaki zuen herenegun; zehazki, eguerdiko hamabietatik ordubatera ordubeteko lanuztea egitea, eta beste hainbestekoa arraltsaldeko lauetatik bostetara. Gainera, bigarren horretan elkarretaratzea egitea erabaki zen.
Greba eta mobilizazio eguna
EKTko langileen elkarretaratzean sei lagun identifikarazi ditu Ertzaintzak
BERRIA argitaratzen duen EKT enpresako langileek egin duten elkarretaratzean sei lagun identifikarazi ditu Ertzaintzak. Gainera, beren kontrako argitze-agiria zabalduko dutela jakinarazi diete, "baimenik gabeko elkarretaratzea" egiteagatik. Lantokiaren atarian, Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean, ari ziren elkarretaratzea egiten, espaloian, 'Konponbide demokratikoaren alde. Dispertsioaren aurka' jartzen zuen pankartaren atzean. Sei lagun horiek identifikarazteaz gain, bildutako jendearen argazki ugari atera dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu