erasoa

El Coto upategian lehertutako bonba bat aurkitu du Ertzaintzak

Oioneko (Araba) El Coto upategian lehergailu bila ibili da Ertzaintza atzo arratsaldeaz geroztik, eta gaur goizeko 9:30ean aurkitu ditu larunbatean eztanda egindako lehergailuaren hondakinak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, kilo erdi kloratita eta amosalarekin eginda zegoen lehergailua.

2005eko azaroaren 22a
11:46
Entzun
Upategian hozketa sistemak dauden dorre batean zegoen lehergailua. Ertzaintzak azaldu duenez, larunbatean egin zuen eztanda, 15:00ak aldean. Indar txikikoa izan zen, hozketa sistemak ere ez baitzituen puskatu.

Leherketa izan den inguruan pilak eta plastikoa aurkitu ditu Ertzaintzak, eta baita ETAk sinatutako eskuorri batzuk ere, Iraultza zerga ordaindu ez duten enpresei boikota eskatuz.

Atzo hasi ziren lehergailuen bila, Gara egunkarira ETAren izenean ari zen batek abisua eman zuenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.