Bihar azkenekoz aterako da kalera El Periodico de Alava egunkaria.Inpresores vasconavarrosenpresa argitaratzaileak jakinarazi du egunkariak kiebra jo duela eta horregatik ixteko erabakia hartu dutela. Enpresa argitaratzailearen gerente Luis Zarrabeitia gaur eguerdian bildu da langileekin enpresak produkzioa eteteko erabakia hartu duela esateko. Bilera horretan langileei esan die ez dutela zertan gaurtik aurrera El Periodico de Alava argitaratu, baina langileek bihar azkeneko zenbakia kaleratzea erabaki dute. Egunkariko iturrien arabera, langileek ez dute protesta mobilizaziorik egiteko asmorik.Egunkaria kiebra jo duela adierazten duen txostena bihar edo astelehenean, hilak 12, bideratuko da.
Egunkaria ixteko erabakia hartu den momentuan, 60 pertsona zeuden bertan lan egiten. Itxierak Arabagehigarri enpresan lan egiten ari ziren zazpi langileei ere eragingo die. Arabehigarrik argazkiz hornitzen zuen El Periodico de Alava eta Campo eta Cantera gehigarriak egiten zituen.
El Periodico de Alava zazpi urte eta erdi zeramatzan kioskoetan eta biharkoarekin 2.735. alea argitaratuko du. Kaleratu zenetik hainbat zuzendari izan ditu, lehenengoa Jose Manuel Alonso izan zelarik; egun, Felix Iriarte da El Periodico de Alavaren zuzendaria. Iazko abuztutik ordainketa-etendura egoeran zegoen egunkari arabarra.
komunikabideak
'El Periodico de Alava' itxi egingo dute kiebra jo duela-eta
Arabako 'El Periodico de Alava' egunkaria kiebra jo duela eta bihar itxi egingo dutela jakinarazi du Impresores Vasconavarros enpresa argitaratzaileak. 'El Periodico de Alava' iragan urteko abuztutik ordainketa-etendura egoeran zegoen. Zazpi urte eta erdi zeraman egunkariak Arabako kioskoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu