politika

ELA ere Adierazi EHren manifestazioan izango da

Larunbat arratsaldean izango da ekimena, Bilbon, 'Denontzako eskubide guztiak Euskal Herri osoan' lelopean.

2010eko irailaren 6a
17:10
Entzun
ELAk gaur jakinarazi du Adierazi EH herri ekimenak larunbaterako antolatutako manifestazioan izango dela, eta bere afiliatu guztiei dei egin die parte har dezaten. "Sindikatuak uste du gure herrian berehala aitortu eta errespetatu behar direla inoiz urratu beharko ez ziratekeen giza eskubide, eskubide zibil eta politiko guztiak, baita askatasun eta berme demokratikoak ere. Halaber, premiazkoa da hainbat egitate eta egoera gainditzea: Espainiako botere sistemaren gabezia demokratikoak, bizitza politikoaren judizializazioa, alderdien ilegalizazioa edota gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta negoziazio politikoaren debekua", esan du ELAk, ohar baten bidez.

Gizartea mobilizatzea beharrezkoa dela deritzo, eta "konpromiso aktiboa" izatea.

Bilbon izango da manifestazioa, 17:30etik aurrera (Aita Donostia plaza). Atxikimendua agertua dute, kasu, ezker abertzalea, Aralar, EA, Alternatiba, Lokarri, LAB, EHNE, Gazte Independentistak eta Gazte Abertzaleek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.