Emakumeen kontrako indarkeria

ELA, ESK eta EILAS lantokietan ematen den emakumeen kontrako indarkeriaren aurka

Elkarretaratzeak egingo dituzte ostiral honetan Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donostian.

2007ko azaroaren 19a
18:06
Entzun
ELA, ESK eta EILAS sindikatuek elkarrekin egingo dituzte lantokietan ematen den emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako mobilizazioak. Hain zuzen, ostiral honetan elkarretaratzeak egingo dituzte Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donostian.

Sindikatu haien ustez, lantokietan "sexu erasoak" gertatzen dira, "baina horiek gero ez dute argira irteten". Eraso edo jazarpenok ahoz egindakoak direla diote, eta psikologikoak direla ere bai. "Biktimengan depresioa, ameskaiztoak... eragiten dituzte". Enpresetan neurriak hartu behar direla eskatu dute.

Igandean izango da aurten emakumeen kontrako indarkeriaren nazioarteko eguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.