ELA, LAB eta EILAS ez dira izango hezkuntzako mahai sindikalean
Asteazkenean da biltzekoa hezkuntzako mahai sindikala. ELA, LAB eta EILAS sindikatuek, ordea, uko egin diote bertan parte hartzeari, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren jarrera «inposatzaileagatik». Hiru sindikatuek salatu dute «benetako negoziazio bat» bultzatu beharrean «itxurak gordetzen» ari dela. «Ez gaude ados mahai sektoriala soilik gauza teknikoak adosteko erabiltzearekin, eta egoera hau gehiegi luzatzen ari da. Mahai sektoriala ezin da izan zerbait administratiboa». Hala, «behingoz» benetako negoziazio bat hastea galdegin diote Hezkuntza Sailari. «Urteak daramatza negoziazio hitzaren esanahia aintzat hartu gabe eta gu kontuan hartu gabe».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu