ELAk dio Haurreskolak partzuergoak bere egin dituela murrizketak
Eusko Jaurlaritzak agindutako murrizketak bere egin ditu Haurreskolak partzuergoak ere. ELA sindikatuak erabaki hori salatu du, eta partzuergoari leporatu dio lan hitzarmena urratu duela, Patxi Lopezen gobernuaren neurrien atzean «gordeta». ELAk dio «oso larria» dela erabaki hori. Langileen baldintzak mahai orokorrean negoziatu behar direla esan du sindikatuak, eta nabarmendu du orain baino diru gehiago jartzea ezinbesteko dela 0-3 urte bitartekoen hezkuntzan. Murrizketen aurka protesta egiteko eskatu die sindikatuak haur eskoletako beharginei; besteak beste, datorren osteguneko lanuztearekin bat egitera deitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu