ELAk dio immigraziorako Eusko Jaurlaritzak eginiko ituna ez dela sinesgarria
ELAk ez du sinatu Eusko Jaurlaritzak eragileei aurkeztu dien immigraziorako gizarte ituna. «Ez da sinesgarria. Itunarekin benetan ez dagoen immigrazio politika bat ezkutatu nahi du Jaurlaritzak». Sindikatuak Eusko Jaurlaritza kritikatu du: «Batetik, etorkinen oinarrizko eskubideak urratzen ari da murrizketen bidez. Bestetik, etorkinen eskubideak defendatzen ari den itxurak egiten ditu». Eusko Jaurlaritzak immigraziorako behin betiko itun soziala martxoan aurkeztuko d u. Atzo, etorkinen alorrean lanean ari diren taldeei eta eragileei aurkeztu zien ituna Gemma Zabaletak, Gizarte Gaietarako sailburuak. Daniel Innerarityeta Imanol Zubero irakasleek zuzendutako adituen taldeak egin du ituna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu