ELAk Gipuzkoaren aldundiaren erabakia ondo baloratu du, Espainiako Gobernuak Gabonetako paga ez ordaintzeko uztailean emandako aginduari "aurre" egin diolako. Beste euskal erakundeei Gipuzkoako Diputazioaren eredua segi dezatela eskatu die ELAk. "Eguberrietako paga ordaintzea borondate eta ausardia kontua da, ez lege kontu bat".
LABen arabera, "aldundiak erakutsi du langileen eskubideak behin eta berriro urratzen dituzten erabaki inposatuen aurrean gure erabaki propioak hartzeko premia dagoela eta horretarako prestasuna duela". Sindikatuaren ustez, Gipuzkoako Diputazioak hartutako erabakia garrantzitsua da, "burujabetza ariketa bat delako".