NAval

ELAk eta LABek kritikatu egin dute CCOOk eta UGTk SEPIren plana onartu izana

CCOOk eta UGTk atzo onartu zuten Sestaoko Naval ontziolaren etorkizunaz SEPIk egindako proposamena, baldintza batzuekin. ELAk eta LABek, berriz, gogor kritikatu dute erabaki hori, bien ustez, plan horrek Navalen itxiera baitakar. ELAk esan duenez, itxierarako atzera kontua hasi da, eta LABen iritzian, berriz, "agonia makala" dakar.

2004ko urriaren 20a
17:32
Entzun
ELA ez da batere gustora agertu, atzo CCOOk eta UGTk SEPIren plana onartu eta gero. Bi sindikatuei Naval sektore publikoan izatearen aldeko aldarrikapenak baztertzea leporatu die ELAk. Plan hori onartuta Naval isteko denbora gutxi geratzen dela diote.

LABeko idazkari Nagusi Rafa Dienek esan duenez, berriz, plan horrek arazoa "luzatu" egiten du, eta "agonia makala" dakar. Gainera, inguruko enpresaten ere arazo latzak ekarriko dituela azpimarratu du Diezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.