ELAk Gipuzkoako SOS Deiak «desegiteko» modua salatu du
DONOSTIA. ELAk salatu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Bizkaian bateratu duela Gipuzkoako SOS Deiek ematen duten zerbitzua. Horrek zerbitzuaren kalitatean izango duen eraginaz gain, kritikatu du lan legediaren aurka egin duela aldaketa. Izan ere, negoziazioa ez da eten. Horrez gain, salatu du hamabost langileri sakelako mezu labur bidez jakinarazi dietela ez dutela lanera joan behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu