ELAk itunpeko eskolen aurka egin du, langileen soldatak direla eta

2011ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Lan ituna ez dutelakoan betetzen, ELAk gatazka kolektibo bat aurkeztu du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako itunpeko ikastetxeen kontra. Sindikatuak salatu du irakasle ez diren langileen soldatak ez dituela egokitu lan hitzarmenak dioenera; eskolapublikoetako beharginen soldataren %95 jasotzea adostu zuten, eta hiru urteko epea jarri zieten eskolei. Ordea,sindikatuaren arabera, epea amaitu bada ere ez dute neurri hori hartu; areago, ELAk dio puntu hori datorren hitzarmenerako utzi nahi duela patronalak. Sindikatuaren iritzian, eskolek bete egin behar dute akordioa, egungo egoera gorabehera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.