ELAko barne agiriak kendu dizkie Guardia Zibilak sindikatuko bi kideri

Ordu eta erdiz kontrol batean eduki dituzte A-8 autopistan, Eibar (Gipuzkoa) parean.

2007ko otsailaren 28a
15:52
Entzun
ELAko bi kide -Egoitz Iturbe Deba bailarako idazkaria eta Batzorde Nazionaleko kidea, eta beste militante bat- ordu eta erdiz kontrol batean atxikita eduki ditu Guardia Zibilak, "armen jomugan jarrita". Joaten utzi aurretik, sindikatu barneko agiriak kendu dizkietela salatu du ELAk, besteak beste, agintaritza batzordeetako bileren informazioa jasotzen dutenak.

Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzaordetzak baieztatu egin dio Efe-ri kontrol batean zenbait agiri eskuratu dituztela, eta "diligentziak" abiatu dituztela erantsi.

"Terrorismoaren kontra aritzearen aitzakiarekin" pertsonen eskubide eta askatasunen kontra jokatzen duela salatu du ELAk, "baita kasu honetan bezala sindikatu askatasunaren kontra".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.