Elorrietak, aipatutako beste buruzagi sindikalek eta beste zenbait gizarte eragilek Europako herritarren eskubide laboral, ekonomiko, sozial eta kulturalei buruz eztabaidatuko dute. Elorrietaz gain, Laura Gonzalez Txabarri ELAko Emakume ataleko arduraduna eta Mikel Noval Gizarte Politikakoa Parisen izango dira.
Euskal Herriko beste zenbait eragilek ere parte hartuko dute Parisko Gizarte Foroan; besteak beste, Paula Kasares Euskararen Behatokiko arduradun ohia hizlari izango da.
Informazio gehiago.
Europako Gizarte Foroaren batzarra Parisen
ELAko ordezkaritza batek Europako Gizarte Foroaren bilkuran parte hartuko du
Hilaren 12tik 15era bitartean Parisen egingo den Europako Gizarte Foroaren batzarrean ELA sindikatuko ordezkaritza batek parte hartuko du. Gainera, Joxe Elorrieta idazkari nagusia larunbatean egingo den osoko bilkuretako batean izango da Belgikako, Frantziako eta Portugalgo zenbait sindikatutako ordezkariekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu