euskal herria

Eleak-ek bihar eramango ditu Auzitegi Nazionalera Esparzarekin autoinkulpatu direnen agiriak

Iruñean Elma Saiz Espainiako Gobernuaren ordezkariarekin bildu dira eta Esparzaren askatasuna eskatu dute.

2011ko abenduaren 21a
15:40
Entzun

Eleak mugimendua gaur goizean Elma Saiz Espainiako Gobernuaren ordezkariarekin bildu da Iruñean, eta Josu Esparza aske uzteko galdegin dezan eskatu dio. "Amnistiaren alde jendaurrean eta denen agerian egindako lanagatik kartzelatu dutela, zigor gisara", azaldu dio. Juanje Soria Eleak mugimendukoa, Esparzaren gurasoak eta Bakartxo Ruiz Bilduko parlamentaria izan dira bileran.

Eleakek gaineratu duenez, bihar eramango dituzte Auzitegi Nazionalera Esparzarekin elkartasunez 600 herritarrek sinatu dituzten autoinkulpazioak. "Gero eta gehiago dira  Euskal Herrian bestelako egoera dagoela aintzat harturik iraganari dagozkion metodo eta jokabideak bertan behera uztea exijitzen dutenak", dio Eleak mugimenduak. Autoinkulpazioetan Esparza kartzelara eraman duten lan beretan arituak direla diote.

Saizi helarazitako mezua bere ordez Mariano Raxoiren gobernuak jartzen duenari luzatzen diotela ere esan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.