Fernando Sotaren atxiloketaren harira, ohar bat plazaratu du Eleak mugimenduak: "Hainbat bizilagunek, elkartasunetik konpromisorako urratsa egin, eta etxeko atea zabaldu diote". Mugimenduak uste du ezarritako helburuak bete dituztela eta tafallarrek "bere" egin dutela Sotaren auzia.
Hala gaineratu du Eleak-ek: "Helburuetako bat zen Poliziaren jokatzeko ereduarekin haustea eta atxiloketa publikoa izatea, alegia, ordu txikitan eta bakarrik edo bizpahiru familiakidez lagunduta eraman ez zezaten. Fernandok hala nahi zuen, eta hala izan da: lagunartean eraman dute, eta agur esateko aukera izan du".