Eleak mugimenduak «sorgin ehiza» salatu du

Auzitegi Nazionalean epaiketa egin diete bost herritarri, 2009ko Korrikan presoen irudiak erakusteagatik

Erredakzioa
Iruñea
2012ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Nafarroako bost gazte epaitu izan zituzten atzo Auzitegi Nazionalean 2009ko Korrikan presoen argazkiak erakusteagatik. David Urdin, Irati Mujika, Oihan Ataun, Mikel Marin eta Josu Esparzaren aurka 18 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak terrorismoaren gorazarre egitea leporatuta. Eleak eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak «sorgin ehiza» salatu du. «Euskal preso politikoekin elkartasuna agertzeagatik epaituko dituzte bost lagun horiek, presoei ezartzen dizkieten salbuespen neurriak salatzeagatik eta horretarako, elkartasunari apologia deitzen diote».

Atzo, Eleak mugimenduak bost auzipetuei elkartasuna adierazteko elkarretaratze bat egin zuen. Eleak-ek gogora ekarri du 2010eko abenduan presoen argazkien aurkako sorgin ehiza «bete-betean» zegoela, Guardia Zibilak 17 lagun deitu zituela deklaratzera. Horietako bost AEK-ko arduradunak izan ziren. Gehienen auzia artxibatu egin zen. Epaitua izan denen artean Josu Esparza Amnistiaren Aldeko Mugimenduko eleduna dago. Egun espetxean dago, iaz Iparralden atxilotua izan eta bi euroaginduren ondorioz, Auzitegi Nazionalaren esku utzia izan ondoren.

Eleak-en ustez, onartezina da horrelako epaiketak gaur egungo testuinguruan egitea. «Ezin dugu onartu Estatua horrelako jarrerekin tematuta jarraitzea. Ezin al dugu egoera bidegabe baten aurrean gure iritzia azaldu?», azpimarratu du. Eleak-en ustez, eskubide zibil eta politikoen «urraketa sistematikoak» berean jarraitzen du. Gizarteari dei egin diote eskubideak publikkoki eta era naturalean erabiltzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.