Eliza katolikoak ondasun higiezinen zergan dauzkan salbuespenak kentzea aztertuko dute Arabako Biltzar Nagusiek. PSE-EEk aurkeztu du egitasmoa, zergei buruzko foru araua aldatzeko; horren bidez, sozialistek bidea eman nahi diete herrialdeko udalei Elizari zergak kobratzen hasteko. Mezenasgo Legea aldatzea ere proposatu du PSE-EEk Biltzar Nagusietan, salbuespenak gutxitzeko, udalek diru gehiago jasotzeko.
Sozialisten eskariak antz handia du Gipuzkoako Batzar Nagusietan Bilduk eta PSEk berak herenegun onartutako zerga erreformarekin: gurtzarako ez diren tokiengatik higiezinen zerga pagarazi ahalko diote udalek Elizari, besteak beste. Bigarren etxebizitzen zergak handitu ahalko dituzte, gainera.
Elizak ondasun higiezinen zerga pagatzea aztertuko dute Arabako Biltzarretan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu