Herriko UPN taldearen arabera, Baztandarren Biltzarraren harira, "Nafarroako eta Baztango banderen artean, hainbat ikurrina eta presoen aldeko hainbat irudi" ikus zitezkeen atzo Elizondoko udaletxean. Horregatik, "kondenatu" egin du hori hala izatea, eta adierazi du Nafarroako zenbait herritan halako festetan "ohiko" bihurtzen ari dela "minoria batek gainontzeko herritarrei euren jarrerak inposatzeko" aukera aprobetxatzea. "Beste komunitate bateko bandera" da ikurrina UPNrentzat, eta horiek Nafarroako udaletxeetan erakustea Nafarroako errealitate instituzionala "bortxatzea" dela uste du; horrez gain, presoen irudiak erakustea "ETAko presoei publizitatea" egitea dela dio.
Jaiak "politika egiteko, sinboloak inposatzeko eta legeak aintzat ez hartzeko" erabiltzea deitoratu du UPNk, eta kritikatu "Bilduk eta horren inguruak" horrelako ekintza motetan duten elkar aditzea. UPNk herritarrek festak "normaltasun eta lasaitasun klima batean" bizi ahal izatea nahi du, "auzotarren gehiengoak desio duen bezala".
Vianako (Nafarroa) PPk ere gauza bera kritikatu du, herriko festen hasieran ikus ikurrinak eta presoak Euskal Herrira gerturatzeko banderak zitezkeelako. Eskualdeko biltzarreko presidente Andres Ibañezen ustez "horrelako jarrerek Nafarroako errealitate politiko eta instituzionalaren aurka" egiten dute, "lurralde espainarraren barruan ondoan" egoteaz gain, "Nafarroako Foru Erkidegoak ez baitauka zerikusirik Euskal Autonomia Erkidegoarekin".