Baketzea

"Elkarbizitza demokratikorako akordio zabala" egitea proposatu du EH Bilduk

Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Planari egindako zuzenketak aurkeztu dituzte Laura Mintegik eta Julen Arzuagak.

Mintegi eta Arzuaga. R. B., ARP
edurne begiristain
2013ko irailaren 20a
20:57
Entzun

EH Bilduren ustez, Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizkidetza Planak "gabezia nabarmenak" ditu, eta horiek "zuzentze" aldera, hainbat zuzenketa aurkeztu dizkio. Gaur izan da azken eguna Bake Planari ekarpenak egiteko, eta Laura Mintegi eta Julen Arzuaga legebiltzarkideek  goizean eman dituzte zuzenketa horien berri. Hainbat kritika egin dizkio Arzuagak planari: besteak beste, salatu du Jaurlaritzak biktimen arteko "mailaketa" egin duela, gatazkaren sustraietara ez doala eta "ahaztu" egiten duela  oraindik giza eskubide guztiak ez direla errespetatzen.  Bizikidetza alorrean ere desadostasunak ditu EH Bilduk,  Jaurlaritzaren ikuspegia  "hertsia eta  itxia" delako.  Horren aurrean Elkarbizitza Demokratikorako Akordio zabal bat egitea proposatu du EH Bilduk. Akordio horrek  bermatuko luke proiektu politiko guztiak gauzatu ahal izatea, "inposizio, hertsatze edota inolako baldintza ez zilegirik gabe", Arzuagak azaldu duenez.

Horrekin batera, EH Bilduk bestelako ekarpenak egin dizkio Bake Planari. Tartean, proposatu du giza eskubideen urraketen "zigorgabetasunari" aurre egiteko justizia trantsizionala ezartzea, eta torturak pairatu dituztenei  "laguntza, aitorpena eta ordaina ematea". Euskal presoen eskubideen urraketei aurre egiteko plana adostea eta Espainiako Segurtasun Indarrak Euskal Herritik joateko irizpideak ezartzea ere proposatu du koalizioak bere zuzenketetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.