Politika

Elkarlanerako deia egin dio Sanzek PSNri presidente kargua hartzeko ekitaldian

Laugarren aldiz hartu du Nafarroako lehendakaritza UPNko buruzagiak. Elena Salgado Espainiako Administrazio Publikoko ministroak gidatu du ekitaldia, eta ETAren kontrako borrokan babesa eskatu dio Sanzi. Mariano Raxoi PPko presidentea ere izan da kargu-hartzean.

2007ko abuztuaren 16a
17:27
Entzun
Miguel Sanz UPNko buruzagiak hartu du Nafarroako presidente kargua, laugarren aldiz. Nafarroako Parlamentuko atrioan egin dute kargu hartze ekitaldia, Elena Salgado Espainiako Administrazio Publikoetako ministroa buru zela.

Elkarlanerako deia egin du Sanzek hitzaldian: parlamentuko talde guztiekin elkarlanean aritzeko prest dagoela agertu du, baina dei eta eskaintza berezia egin dio PSNri. Gainera, Sanzek onartu du Nafarroako sozialistei esker dela presidente, eta hori kontuan duela adierazi du.

Salgado ministroak, berriz, ETAren kontrako borrokan babesa eskatu dio UPNri.

Kargu-hartze ekitaldian Mariano Raxoi PPko presidentea ere izan da. Egun PPren talde parlamentarioko kide dire UPNko diputatuak Espainiako Kongresuan. Baina atzo jakin zen talde propioa eratzeko eskaera egin diola Sanzek Raxoiri, "NaBai ez dadin izan nafarren ahots bakarra Madrilen". Eskaera horri buruzko ezer zehatzik ez du esan nahi izan Raxoik, Sanzekin gaia aztertuko duela baino ez. Nolanahi ere, PPren etaUPNren arteko harremanak beti oso onak izan direla nabarmendu du Raxoik, eta etorkizunean ere halakoak izango direla ziurtatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.