Espainiako Gorteetarako hauteskundeetara elkarrekin aurkeztuko dira UPN eta PP Nafarroan. Lortutako akordioaren arabera, UPNk konpromisoa azaldu du Espainiako Gobernuko presidentea aukeratzerakoan PPko hautagaia bozkatzeko. 2011ko bozetan ere elkartuta aurkeztu ziren bi alderdiak.
Bost diputatu aukeratuko dituzte Nafarroan. 2011ko hauteskundeetan, zerrendaburua UPNkoa eta bigarrena PPkoa izatea adostu zuten, baina, oraingoan, UPNkoak izango dira aurreneko bi hautagaiak. 2011n bi diputatu eskuratu zituen UPN-PP zerrendak.