Analisia

Elkarreragina

Pello Urzelai.
2011ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Espainiako Kongresuko araudia argia da: diputatuek daukate parlamentuko taldea osatzeko eskubidea. Formazio politiko batekoek edota batzuetakoek osa dezakete talde bat. Zazpi diputatu lortuta eta horietako seik barrutiko %15 baino gehiago izanda, Kongresuko Mahaiak oso interpretazio maltzurra egin beharko luke Amaiurren taldea ez onartzeko.Baina, PPko buruzagi batzuen jarrera ikusirik, ezin da baztertu aukera hori. Horregatik, Amaiurren diputatu nafarrak oraingoz kargua ez hartu izanak bazterketarako aitzakiarik gabe utzi du PP. Gainerako seiei taldea osatzeko eskubidea onartu beharra du.

Egoera politikoaren sintoma da, erakusten duena PP ez dagoela behar bezain heldu gatazkaren konponbideari heltzeko. Malgutasuna, abilezia eta presio soziala uztartu beharko dira jarrera aldarazteko.

Legegintzaldi hasierak utzi duen beste ikasgaietako bat Amaiurren protagonismoaren ingurukoa da. Arreta handia bereganatu du Espainiako Kongresuan, eta itzala egin dio EAJri. Amaiurren erreferentzialtasun horrek baldintzatuko du, nahitaez, EAJren jarduna Madrilen. Garai berrien ezaugarrietako bat izango da elkarreragin berri hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.