Israelen erasoaldia gaitzetsi eta palestinarrekiko elkartasuna agertzeko asmoz, hainbat gizarte eragilek eta alderdi politikok elkarretaratzeak iragarri dituzte datozen egunetarako. Gaur bertan egin da lehena, Iruñean.
Bihar, berriz, Bilbon egingo dute, Unamuno plazan, EH Bilduk deituta. Ez da hori izango, ordea, Bizkaiko hiriburuan egingo duten protesta ekintza bakarra. Han bertan, baina ostegunean, manifestazioa egingo dute arratsaldeko 19:00etan, Arriagatik abiatuta.
Gasteizen, kontzentrazioa eta kalejira egingo dituzte, asteazkenean, 18:30ean, Andre Mari Zuriaren plazatik abiatu eta Mendizorrotzaraino.
Azkenik, Iruñean ere manifestazioa egingo dute ostegunean. Antolatzaileek ez dute oraindik zehaztu nondik abiatuko den.