'egunkaria auzia'

Elkarretaratze jendetsua egin dute 'Epaiketarik ez' lelopean

Datorren ostiralean 'Egunkaria auziko' auzi-saioa egingo da Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Jende multzo handiak epaiketarik ez egiteko eta auzia artxibatzeko eskatu du gaur Martin Ugalde Kultur parkean egindako elkarretaratzean. Egunkariaren Alde elkarteak deituta, EAJ, Batasuna, EA, Aralar, Udalbiltza, Udalbide, ELA, LAB, Hiru, CCOO, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, AEK eta Kontseiluako ordezkariak izan dira bertan, besteak beste.

2005eko azaroaren 16a
20:11
Entzun
2004ko abenduaren 3an zazpi lagun auzipetu zituen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan Del Olmok, 'Egunkaria auzian'. Erreforma helegitea jarri zuen defentsak, eta atzera bota zuen del Olmo epaileak. Orain, apelazio helegitea jarri dute, eta helegite horri buruzko auzi-saioa egingo da ostiralean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Salan.

Gaur, elkarretaratze jendetsua egin da Martin Ugalde Kultur Parkean Epaiketarik ez lelopean, Egunkariaren Alde elkarteak deituta. Han ziren, esate baterako 'Egunkaria auzian' auzipetuak, EAJko Joseba Egibar eta Markel Olano, Batasuneko Joseba Permach eta Juan Joxe Petrikorena, EHAK-ko Nekane Erauskin, EAko Martin Aranburu, Aralarreko Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' eta Juan Mari Elexpuru, Udalbideko lehendakari Julian Eizmendi, Udalbiltzako Loren Arkotxa eta Miren Odriozola, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Jose Juan Gonzalez Txabarri, ELAko German Kortabarria, LABeko Txutxi Ariznabareta, Hiruko Esteban Muruamendiaraz, CCOOko Jesus Uzkudun, Elkarriko Jonan Fernandez, Xabier Mendiguren Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusia, Ibon Sarasola idazle eta euskaltzaina, Fermin Muguruza eta Aitor Gorosabel musikariak eta Iñaki Murua Bertsozaleen elkarteko lehendakaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.