Bizilagunen sumina piztu du iragan larunbat goizaldean Bilboko Errekalde auzoan gertatutako sexu erasoak. Etxerako bidean zen 29 urteko emakume bat, eta gizonezko bat segika zuela ikusi zuen. Ertzaintzak jakinarazi duenez, erasotzaileak garaje batean sarrarazi zuen emakumea, bultzaka, eta han, sexu abusuak egin zizkion. Auzoko bizilagunek elkarretaratzea antolatu dute erasoa gaitzesteko: gaur izan da, 19:30ean, Errekaldeko plazan. Jendetza elkartu da.
Bilboko Udalak bat egin du mobilizazio deialdiarekin, eta protestetan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Udal talde guztiek izenpetutako oharrean, larunbateko erasoa «giza eskubideen haustura larri eta jasanezina» izan zela nabarmendu du udalak, eta «babes osoa» adierazi dio biktimari. Halaber, udal taldeek gogorarazi dute «eraso sexual eta sexistek gizartean ematen den indarkeria matxista islatzen dutela». Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak ere sexu erasoa gaitzetsi du, eta biktimaren «ausardia» txalotu. Indarkeria matxista murrizteko neurriak eskatu dizkio administrazioari.
INDARKERIA MATXISTA
Elkarretaratze jendetsua egin dute Errekalden sexu erasoa salatzeko
Errekalde auzoko bizilagunek elkarretaratzea antolatu dute gaur arratsalderako. Atxilotu bat Gasteizen, bikotekideari eraso egiteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu