GENERO INDARKERIA

Elkarretaratzea egin dute Bilbon, neska baten aurkako erasoa salatzeko

Igande goizaldean jo zuten, Bilboko Konpartsek jakinarazi dutenez.

Elkarretaratzea Arriaga plazan, Bilbon. @ALGARAKONPARTSA
2015eko abuztuaren 26a
08:20
Entzun

Adingabe batek aurpegian jo zuen bikotekide ohia, hura ere adingabea. 05:00-06:00 artean gertatu zen erasoa Bilboko Plaza Biribilean, udaletxeko iturriek zabaldu dutenez. Inguruan zeuden pertsonen artean erasotzailea mendean hartzen saiatu ziren, eta horren ostean Udaltzaingoak atxilotu zuen.

Atzo elkarretaratzea egin zuten Arriaga plazan, 18:00etan, erasoa gaitzesteko. Bertan izan ziren Aste Nagusiko txupinera eta pregoilaria. Ondoren, gauerdian musika eten eta lapiko jotze bat egingo dute txosnetan, indarkeria sexistarik gabeko Aste Nagusia nahi dutela aldarrikatzeko.

"Bilboko konpartsa guztiek, Bilboko Konpartsetan batuta, jaia leku segurua eta erasoetatik askea izatea nahi dugu. Edozein motatako matxismo, sexismo, homofobia, lesbofobia edo arrazakeria jokaera ez da onartuko jaigunean", adierazi dute, eta erantsi emakumeek "espazio publikoaz gozatzeko eskubidea" dutela "inork gogaitu barik".

Konpartsek ohartarazi dute eraso sexista horrez gain hainbat "egoera salagarri" gertatzen ari direla Aste Nagusian. Jazarpenak, irainak eta eraso saio bat salatu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.