Herritarren artean egitasmoaren gaineko galdeketa egin dela gogorarazi dute oharrean, eta emaitza aski argia izan dela azpimarratu dute. "%63 kontra, %27 alde eta %9 abstentzioa ateratzen da", azaldu dute. "Eta, batez ere herriko gazteek, herriko etorkizuna diren gazteek ez dute portu berriaren proiektua onartzen", eman dute aditzera. Egitasmoa "atentatu ekologista" larria dela diote eta ez dutela pentsatzen horren aurrean amore ematea.
"Oraindik" egitasmoaren kontra egiteko modurik badela diote, eta "eutsi" egin behar dela. Kanpoko moilaren alde plaiarik ikutu gabe lelo nagusia plazaratu dute gaurko protesta ekitaldian. Mutrikuarrak sarritan "desinformatuta" egon direla salatu dute, eta orain askatasunez beren mezua helarazi eta zabaldu nahi dutela.
ingurumena
Elkarretaratzea egin dute Mutrikun, portu berriaren aurka
Gaur Mutrikuko (Gipuzkoa) hondartzaren sarreran portu berriaren proiektuaren kontra egiteko ekitaldia egin dute. Portu berriaren kontra daudenen iritzian, "sinetsi edo ez, dena prest dago gure herriko plaia inguruak betiko galtzeko. Naturak guztiontzat emandako ondasun eder paregabea, interes merkantilista hutsak bultzatutako proiektu deshumanizatu batek irentsiko du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu