Gaur goizean, emakume bati sexu erasoa egin diote Sestaon (Bizkaia). Herritik urrunduta dagoen toki batean gertatu da, merkataritza zentroak dauden eremu batean. Lanera zihoala egin diote eraso, eta sexu erasoaz gain, jo ere egin dute.
07:00 inguruan gertatu dela jakinarazi du Ertzaintzak. Herritar batek lurrean aurkitu du emakumea, zaurituta, eta Ertzaintzari deitu dio. Gurutzetako ospitalera eraman dute, baina herriko alkateak jakinarazi du hiltzeko arriskurik ez duela. Orain, erasotzailearen bila ari dira.
Elkarretaratzea
Gaurko erasoa salatzeko, 19:00etan elkarretaratzea egin dute Sestaoko udaletxearen atarian.