Lan istripua

Elkarretaratzea egin dute Urnietan, eraikuntzan ari zen langile baten heriotza salatzeko

Gaur zortzi langile bat hil zen Urnietan (Gipuzkoa), eraikitzen ari ziren etxeko bosgarren solairutik amilduta. Heriotza hori salatzeko elkarretaratzea egin dute 40 bat lagunek istripua gertatu zen lekuan. ELA, LAB, ESK eta EILAS sindikatuek antolatu dute protesta.

2004ko abenduaren 10a
17:12
Entzun
Ordu erdiz egon dira ezbeharra jazo zen lekuan hildako langilearen lankideak eta sindikatuetako ordezkariak, isilean, 'Beste lan istripurik ez' jartzen zuen pankartaren atzean. Elkarretaratzea amaitzeko idatzi bat irakurri dute, eta, besteak beste, eraikuntzaren sektorean beste arloetan baino lan istripu gehiago gertatzen direla salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.