Goizaldean gertatu zen, Sopelako festetan (Bizkaia). EDE taldearen Suspertu enpresak salatu duenez, enpresako langileetako bati eraso arrazista egin zion neska-mutil talde batek. Garraio publikoan lan egiten du biktimak, eta lanera bidean eraso zioten.
Erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, 12:30ean, Bilbon, Simon Bolivar kalean.