Etorkinak

Elkarretaratzea egingo dute Bilbon, etorkinen kontrako atzoko sarekada salatzeko

SOS Arrazakeria elkarteak antolatuta, elkarretaratzea egingo da gaur arratseko 20:00etan Bilbon, Moyua plazan, Espainiako Poliziak atzo hainbat etorkinen aurka egin zuen sarekada salatzeko. Izan ere, paperik gabeko hainbat etorkin atzeman zituzten San Frantzisko auzoan polizia talde handi batek. SOS Arrazakeriaren iduriko, PPren "agur esateko zoritxarreko modua" izan zen atzoko operazioa.

2004ko apirilaren 1a
17:36
Entzun
SOS Arrazakeriak jakinarazi duenez, 30 bat lagun atxilotu zituzten atzo Espainiako poliziek, baina haietako asko libre laga behar izan dituzte. "Jendea atxilotu zuten bereizketarik egin gabe, eta eraman zituztenetako askok araututa zuten beren egoera, edo tramitatzen ari ziren", nabarmendu du.

Atzoko gertaerez gaindi, SOS Arrazakeriak uste du errotiko aldaketa behar dela etorkinen gaian. "Inmigrazio politiken errotiko aldaketa behar da, pertsona guztien eskubide berdintasunean oinarri daitezen. Atzerritarren lege guztiak abolitu behar dira, eta ekintza arrazista eta xenofoboak debekatuko dituen gizarte justuago bat eraiki behar da", agertu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.