Elkarretaratzea egingo dute gaur Zaballan

2012ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Herrira mugimenduak elkarretaratzea egingo du gaur Zaballako espetxearen aurrean (Araba). Txus Martin eta gaixorik dauden beste presoen askatasuna galdegingo dute —Zaballako espetxean dago Martin—. Horrekin batera, Basauriko presoaren askatasuna eskatzeko bildutako 3.000 sinadurak espetxeko zuzendaritzari entregatzeko saioa egingo dute. Atzo, Herrira mugimenduaren furgoneta Basaurin izan zen sinadurak biltzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.