Bi eskaera zehatz egin dituzte Seaskako arduradun eta kideek: batetik, ekaina amaitu aurretik Bordeleko errektorearekin bilera egitea, eta, bestetik, Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin batzartzea —bigarren kasu horretan, Hiru Sareta elkarteko kide gisa; hau da, Ikasbiko eta eskola kristatuetako ordezkariekin batera—.
Izan ere, Seaskaren baliabideak handitu ez ezik, Hezkuntzako arduradunek murriztu egin dituztela salatu dute. Lehen hezkuntzan ez dute irakaslerik gehitu, eta bigarren hezkuntza, berriz, 20 ordutan murriztu duten baten jarduna. Gainera, ikasle kopurua hazi egin dela aintzat hartuta, finean baliabideen murrizketa handia dela agertu dute.
Gaurko protesta ekitaldiek segida izango dutela jakinarazi dute Seaskako kideek.
Hezkuntza
Elkarretaratzeak egin ditu Seaskak baliabideen eskasia salatzeko
Seaska Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikastoletako irakasle, guraso eta laguntzaileek elkarretaratzeak egin dituzte gaur eguerdian Baionan eta Donapaleun (Nafarroa Beherea), Frantziako Hezkuntza Ministerioak baliabideak gehitu ordez murriztu egin dizkietela salatzeko. Baionan, ehun bat lagun bildu dira Suprefeturaren atarian; Donapaleun, berriz, 60 inguru Herriko Etxearen aitzinean. Batean zein bestean, ordubiak arte egon dira protestan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu